XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Euskalkiaz gain, batzuetan, herrien izen zehatzak ematen ditu Harrietek.

Norbaiti entzunak ala berak bilduak ote dira? Huna hemen zenbait adibide, A letran bilduak :

Ahia l. BN. S., b. g. aia : bouillie (...) Sy. cihaña (Ste Engrace)(...)

Aintcia b. / Aintea, g.b. id. aintea b.g. force, vigueur, (syncope de aguintea, v.) -Aintcitsua, antcitsua, fort, vigoureux (...)// cer aintci da ? Quelle heure est-il ? ou cer aintce ? (Bardos-Arraute) (...)

Akhuiliac (beguien-) lunettes (Ste Engrace)

Aratchea l. (...) Aratche chahal-çahal-caicu-burua : grenouille à létat de tétard: id. Chahal bohoca S., igueltchoa g.b. -butchapula. Hasparr.

Adibide guzi hauetan barna, Maurice Harrietek hiztegia egiterakoan hautatu duen irizpide bat ageri zaigu.

Hots, hiztegigileak euskalki nagusiak konduan hartu ditu bere lana prestatzeko tenorean.

Dudarik ez da hortarako, eskura zituen liburu garrantzitsu guziak edo gehienak erabili eta miatu zituela.

Lekukotasunak aho eta luma hizkuntzakoak dira.

Bertzalde, Harrietek berak ere zenbait hiztegi baliatu ditu; Larramendi, Pouvreau eta Sallaberry hiztegigileen obren aztarnak ikusten ahal dira hiztegi osoan barna.

Azkenik, Madrilen iragandako egonaldia eta han egin dituen ezagutzak biziki lagungarri izan zaizkiola ezin uka.

Erakusgai ttipi hunen bitartez, Maurice Harrieten euskara-frantsesa hiztegian barna murgildu gara.

Ene iduriko, hiztegi horrek gordetzen duen aberastasun bat ezagutu dugu.

Hiztegi elebiduna bada ere, euskal hizkuntzari begira, orohar, ekarpen ugari egiten ditu, euskalkien lexikoari leku handi bat utziz.

Hots, euskalkien sailkapena eta euskal hizkuntzaren aldakiak berezi ditu eremu zabal batean.